Bistro taberna

Gure lurren onena hautatzen dugu zuretzat

Lurretik mahaira

Gure lurreko plater tipikoen aukeraketa zaindua eskaintzen dizugu

Egunero 19:30etik 22:00etara gure bistro biziaz gozatu ahal izango duzu, jangelan zein terrazan.
Gure lurreko produktu onenetatik aukeratutako platerak eskainiko dizkizugu: entsalada gure baratzeko tomateekin, gure portuetako mendrezkarekin eta antxoekin, etab.

Zure txoko atsegina

Taberna - Kafetegia

Zubieta hoteleko kafetegia elkargune bat da, non solasaldi lasaiaz gozatu ahal izango baituzu, kafe goxo bat edo mokadu on bat hartu bitartean. Giro atseginarekin, sofa eta besaulki erosoekin apainduta dago eta neguko egunetarako tximinia beroa pizten dugu.

Lasaitasun-txoko lorategiduna

Terraza

Gure terrazan giro lasaia ezagutuko duzu, lorategi bikainez inguratuta. Hemen, lasaitasunean murgildu ahal izango zara, eta gosaldu, kafe goxo bat edo oso ondo zerbitzatutako edari bat hartu ahal izango duzu, edo bistro tabernako gure plateretako bat dastatu, edo, besterik gabe, liburu on bat irakurtzen gozatu.

Eguna ondo hasteko gosari elikagarriak

Gosariak

Zubietan eguna hasteko momenturik egokiena gosaria da, jangelan edo terrazan, eguraldia lagun bada. Gure espazioetan momentu lasaiez gozatu ahal izango duzu, presarik gabe, non denbora gelditzen dela eta pasatzen ez dela dirudien. Gure bokazioa gure gonbidatuei zerbitzu onenak eskaintzea da; horregatik, goizero, hainbat ogi, marmeladak, gurin-kruasan egin berriak, etxeko bizkotxoa, arrautza eta hirugiharra nahasiak, kafe prestatu berria, laranja-zuku freskoa, etab. prestatzen ditugu.

Ilunabar ahaztezinak

Bistroa

Dedikazio handienarekin aukeratutako plateren karta eskaintzen dizugu. Egunero gure bistroaz gozatu ahal izango duzu ilunabarrean. Egun hotzetan gure jangelan eskainiko da, eta eguraldi oneko egunetan, naturaz gozatu nahi duzunean, lasaitasun-uneaz gozatu ahal izango duzu kanpoko terrazan eskainitako afari batekin.